Ohiko galderetarako erantzun zehatzak...
Ze helburu ditut ekotalo-rekin?
- Zerbitzu desberdin bat eskaintzea, ez dagoen zerbait.
- Ordutegi aldetik ahalik eta askeen bizi. (denboraren zati haundiena).
- Nire negozioa kontrolatzea, nagusi baten edo, alamoduzko, egitura baten menpe ez egoteko.
- Denbora eta ekonomia izan ahal izateko ordainsaria lortzea… oreka bat.
Zer nolako abantailak ditu lan egiteko modu horrek nire bizitzan?
- Mugikortasun handia dut, eta denbora librea eskaintzen dit nire hobbyetan aritzeko.
- Beste jarduera eta proiektu interesgarri batzuetan murgildu, garatu eta lagundu.
Zer eskaintzen dut ekotalo bezala?
- Experientzia gastronomiko esanguratsu bat, talo desberdin eta kalitatezko baten bitartez.
- Bezero edo ekitaldiaren beharretara moldatuta zerbitzu pertsonalizatua.
- produktu ekologiko eta glutenik gabea, proposamen ireki bat guztiontzako.
Nola ekotalok laguntzen nauen?
- Baliozkoa naizela sentiarazten nau, Harro nago zerotik marka/ideia/produktu/zerbitzu bat sortzeko gai izan naizelako.
- Berrikuntzak egiteko eta merkatu-hobi berrietan balio erantsi handiko produktua eskaintzeko aukera ematen dit.
Zer gustatzen zait ekotalotik?
- Hainbat gauza ezagutzeko aukerak ematen dizkit, ala nola, proiektu berri eta desberdinak, pertsonak, hornitzaileak, zerikusirik ez duten pertsonak…
- Nire esperientzia eta sormena taloetan islatu ahal izatea, kontsumitzaile eta bezeroen artean gogobetetze-maila handiena lortzeko.
Nola jakin nuen? Zergatik egiten dut konpromisoa?
Bi arrazoiengatik, behartua sentitu nintzen, zerbait pertsonala sortzeaz:
- Galdera bati erantzuteko beharra izan nuen: zergatik ez dago txorixoaz gaindiko talo desberdinik?
- Nire izaerarekin eta gauzekin bateragarria den lan-egiteko modu bat aurkitzea da. Ez nintzen gai ikusten epe luzetara, beste lan eta bizitza modu bati eusteko.