Ohiko galderetarako erantzun zehatzak...
Zergatik egin nintzen marketer?
Ekotalo sortuz edo negozio tradizional bat sortuz, proiektu bat zero-tik garatzearen zailtasunak pairatu nituen.
Zuzeneko salmentan marketer gisa hasi nintzenean, dagoeneko funtzionatzen duen eredu batekin lan egiteak dituen abantailak ulertu nituen, formakuntzekin, emaitzekin, esperientzia duten pertsonen laguntzarekin… Pertsonei lagunduz, aktibo errepikariak sortzeko modu gisa identifikatu nuen. Ni bezalako jendearentzat, gure negozioa sortzeko gogoa dugunok, lan-modu honek, aukera zabalak ematen dizkigu, dagoeneko funtzionatzen duen zerbaiten esperientziaz, prestakuntzaz eta emaitzez baliatuz.
Nola ezagutu nuen salmenta zuzena?
Zer gustatzen zait salmenta zuzenetik?
- Dirutza bat aurrezten laguntzen diet, ohiko zerbitzuetan, bezeroei, lagunei familikoei…
- Berme iraunkorreko zerbitzuak eskaintzen ditut.
- Etengabeko formakuntza eta trebakuntza.
- Nire esperientziatik abiatuta negozioa sortzeko aukera ematen diet hirugarrenei.
- Nire denboraren malgutasuna bai lan egiteko bai gozatzeko.
- Irabazizko nahiz irabazi asmorik gabeko erakundeei finantzaketa alternatiboa lortzen laguntzen diet, beraientzat edo bazkideentzat kostu erantsirik izan gabe.
Marketer formakuntzak zer modutan lagundu nauen?
- Nire gaitasun profesionalak areagotu dira eta pertsona bezala aberastu naiz.
- Prestakuntzei, tailerrei, hitzaldiei eta horien garapen aplikatuari esker, balio handiagoko profesionaltzat dut gaur egun nire burua, orduan baino, gaitasun eta trebetasun gehiagorekin.
- Antzeko jakin-minak dituzten pertsonak ezagutu eta haiekin lankidatzan aritzeak, nire negozioetarako aukera berriak eta negozio berrietarako aukera berriak garatzera hurbiltzen nau.
Nola laguntzen diet beste batzuei salmenta zuzeneko tresna hauekin?
- Ohiko gastuak aurreztea.
- Zerbitzuen kalitatea/prezioa hobetzea.
- Arreta eta jarraipen pertsonalizatuak, zerbitzuen tarifak mantendu eta optimizatzeko.
Lan egiteko tresna eta prozesu sinplifikatuei esker, abantaila ekonomikoak eskaintzen ditugu, eta abantaila ekonomikoak lortzen ditugu. Arrazoizkoa da, ezta?
Ze abantaila eskaintzen dizkit lan mota honek nire bizitzan?
Hazkuntza profesionala., Dedikazioa, sakrifizioari eta diziplinari esker pentsatuko Ez nituen helburuak lortu ditut… Lorpen eta esperientzia horiei esker, mugarik eta aurreiritzirik gabeko errealitate bat sortu ahal izan dut profesional gisa.
Jende aparta ezagutzea, eta haiekin elkarreraginean aritu eta haietatik ikasteko aukera. Hainbat herrialdetako jendea, helburu bakarrarekin: pertsona gisa haztea. Bidaiatu eta mugitzeko aukerek hazkuntza handia izatea ahalbidetu ditate.
Ze helburu ditut honekin?
- Bizitzeko modu bat, denbora gehiago niretzat eta nire familiarentzat.
- Nire menpeko jarduera baten ondoriozko segurtasun ekonomikoa lortzea, ireki edo ixten duten egituren menpe egon gabe.
- Pertsonalki eta profesionalki hazten jarraitzea.
- Nire kezkak eta bizitza ulertzeko modua partekatzen dituzten pertsonei, lankidetza modu hau eta eskaintzen dizkidan onurak helarazi eta zabaltzea.